DeustoForum. Rafael Aguirre eta Salvador Pié-Ninot: “Desafíos para la Teología: leer la Biblia en el siglo XXI”

DeustoForum. Rafael Aguirre eta Salvador Pié-Ninot:
2017/02/23
19:00 – 20:30
Gradu aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Bibliari buruzko ikasketak izan dira duela mendeetatik ikasketa teologikoen puntako ikasketak, zientzia historikoekin (arkeologia, filologia, soziologia, historia, etab.) izan duten harremanagatik eta beste zientzia batzuetako metodoak eta oinarriak bateratzen zituztelako. Horrek tentsioa eragin du une askotan eta gatazkaz beteko historia komunera eraman ditu. Horretaz mintzatuko dira Teologia Fakultateak antolatu duen hitzaldi honetara gonbidatu ditugunak.Zein da Bibliaren ikasketek hausnarketa teologikoan duten tokia? Badute tokirik eta zein da toki hori oinarrizko teologian (zein puntutaraino da Bibliako testua hausnarketa teologikorako abiapuntu eta zelan?)? Zeintzuk dira biek dituzten erronkak eta zein erronka planteatzen dituzte, kezka teologikoetatik aparte, batzuetan egiten diren ikasketa biblikoek? Galdera horiek izango dira jorratuko diren puntuetariko batzuk.

 Izen-ematea*Formularioa
*Leku kopuru mugatua. Ezinbestekoa da izena ematea ekitaldira joateko. 
 Harremanetarako: 94 413 90 20

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  •     Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>