Kike Amonarrizek euskararen bidegurutzeaz hitz egingo du Deustuko Unibertsitateko ikasleekin, “Etxealditik Euskaraldira” ekimenenarekin lotuta
Kike Amonarriz (Tolosa, 1961) Euskal Filologian lizentziatutako soziolinguista, umorista eta telebista aurkezlea, Deustuko Unibertsitateko ikasleekin arituko da euskararen bidegurutzeaz, “Etxealditik Euskaraldira” ekimenarekin lotuta, datorren astelehenean, hilak 11, 13:00etatik 14:30era, Euskal Gaien Institutoak antolatutako bideohitzaldian.
Ikasleez gainera, irakasleak eta langileak ere gonbidatuta daude hitzaldi honetara. Parte hartzeko, bidali mezu bat euskal.gaiak@deusto.es helbidera.
