Emakumeen Euskara Batua
11/30/2018
12:00 – 13:30
Tokiski. Camino de Mundaiz, 50 20012 San Sebastián
Datorren azaroaren 30ean, “Emakumeak leman” hitzaldi zikloaren barruan, “Emakumeen euskara batua” jardunaldia ospatuko da Donostian, Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuak antolatuta DeustoForum Gipuzkoarekin elkarlanean. Emakumeek zer leku izan duten eta egun duten euskararan batasun bidean aztertzea da jardunaldiaren helburu nagusia. Aurten bete dira 50 urte Euskaltzaindiak euskara eredu bateratua abian jarri zuenetik, hots, euskara batuaren jaiotza ofizialetik. Arantzazuko Batzarrean daude urtemuga bete berri duen lorpenaren oinarriak; izan ere, 1968. urteko urriaren 3an, 4an eta 5ean bildu ziren Euskaltzaindiko kideak Arantzazun, besteak beste, hizkuntza arautu baten beharrari erantzuteko.Baina Arantzazuko biltzarrean non zeuden emakumeak? galdera hau izango da solasaldiaren abiapuntua ostiraleko jardunaldian.
deustoforum.gipuzkoa@deusto.es
Parte hartuko dute:
-Irene Arrarats (Hernani, 1967), Berria egunkariko euskara arduraduna eta euskaltzain urgazlea.
-Miren Azkarate (Donostia, 1955), Euskaltzain osoa, hizkuntzalaria, irakaslea eta Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia.
-Itxaro Borda (Baiona, 1959), idazlea.
-Arantxa Urretabizkaia ( Donostia, 1947), idazle eta kazetaria, euskaltzain urgazlea.
-Juan Luis Zabala (moderatzailea), (Azkoitia, 1963), idazle eta kazetaria.
deustoforum.gipuzkoa@deusto.es
euskal.gaiak@deusto.es
Streaming zerbitzua egongo da saioa urrunetik jarraitu ahal izateko.