Euskaraldiko BIDEO LABURREN LEHIAKETA

Euskaraldiko BIDEO LABURREN LEHIAKETA
11/13/2018 – 11/29/2018
 
300 euro irabazi nahi barre batzuk eginaz?
Animatu eta hartu parte bideo laburren lehiaketan!

ZER EGIN BEHAR DA?
Lagunekin edo bakarka, Euskaraldia ardatz duen umorezko bideo labur bat.

BIDEOAREN BALDINTZAK:

  1. Gaia Euskaraldia izango da eta bertan erabiliko den hizkuntza euskara.
  2. Umorezkoa izango da eta gehienez 3 minutukoa (denbora horretatik pasatzen diren filmak ez dira kontuan izango).
  3. Filmean zehar euritako bat agertu behar da.
  4. Filmean zehar, jarraian dauden hitzetatik hiru agertu behar dira: urrutizkina, mainontzia, harroputza, doministikua, aktibatu, garizuma, aza, belarrondokoa, txarriboda, ahoberoa, alferra.
  5. Bideoan zehar, Deustuko Unibertsitateko leku hauetatik bat agertu behar da: kafetegia, CRAI, klaustroa, labirintoa.

SARIA: 300 euro.

BIDALKETA EPEMUGA: azaroaren 29a (epetik pasatzen diren bideoak ez dira kontuan izango). Bideoak helbide elektroniko honetara bidali behar dira: euskaraldia@deusto.eus

BIDEO EMANALDIA ETA SARI BANAKETA: Abenduaren 3an, Euskaraldiaren itxiera ekitaldian, bideo guztiak ikusiko dira eta saria banatuko da.

*Deustuko Unibertsitateak hautatutako bideoen zabalkunderako eskubidea du.

 
  • Share this content:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Add event to calendar:

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>