Generoa eta Euskara: Kristalezko sabaiak apurtuz
04/22/2021
18:00 – 20:00
Main Ceremonial Hall. Avenida de las Universidades 24 48007 Bilbao
Deustuko eztabaida klubak eta Gearing-Roles-ek generoari eta euskarari buruzko ekitaldi bat antolatu dute Deustuko Unibertsitatean. Ekitaldiaren helburua bikoitza da: alde batetik eztabaida euskeraz bultzatzea eta beste aldetik, kristalezko sabaiaren fenomenoari hausnartzea.
Sei emakume izango dira protagonista, eta euren ibilbide profesionalari eta aurkitutako zailtasunei buruz hitz egingo digute. Hizlarien artean honako hauek daude:
-Leixuri Arrizabalaga, Gatikako alkatea eta legebiltzarkidea;
-Itziar Insausti, enologoa;
-Miren Lauzirika, Emakumeekin-eko zuzendaria eta ekintzailea;
-Karmele Gisasola, herri-kirolaria; eta,
-Ainhoa Tirapu, Athlettik-eko jokalaria ohia.
Horrez gain, Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak, egingo du ekitaldiaren aurkezpena.
Osasun-egoera dela eta, ekitaldiaren inskripzioa beharrezkoa da honako formulario honen bidez