Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat

Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat
11/27/2017
14:00 – 14:00
Ingeniaritza Fakultateko 204 gela
 
Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak (EWKE) eta Eusko Jaurlaritzak proiektu bat aurkeztu dute hurrengo bi urteotan 12-16 urteko ikasleek behar dituzten oinarrizko kontzeptuen inguruan Wikipedia aberasteko.

Helburu kolektibo hau auzolanean egingo dugu, unibertsitateko ikasle eta irakasleen laguntzarekin. Dagoeneko hasi gara beste hainbat instituziorekin lanean eta gustatuko litzaiguke Deustuko Unibertsitatea ere proiektu honen parte izatea.

Proiektu honen nondik-norakoak azaltzeko eta suerta daitezkeen elkarlan posibleak aztertzeko, 40 minutuko bilera batera gonbidatu nahi zaitugu:

BILBON, azaroak 27an, Ingeniaritza Fakultateko 204 gelan, 14:00etan.

DONOSTIAN, azaroak 28an, Aulario 49 gelan, 14:00etan.

Bertan, egin dugun 1.600 kontzeptuen azalpena egiteaz gain, EWKEk egiten duen eskaintza ezagutzeko aukera izango duzue, eta zuen proposamenekin proiektua handiago eta hobea egingo dugu.

Hitzaldira hemen erregistratu, mesedez: https://goo.gl/forms/IWddN1LHDM4mNtt32

 

 
  • Share this content:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Add event to calendar:

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>