Encuentro con José Antonio Herce y Rafael Doménech
Agustín Garmendia Deusto Business Alumniko presidenteak eta Carlos Gorría BBVAko iparraldeko lurralde-zuzendariak ere parte hartuko dute. Eztabaidaren moderatzaile arituko da Naiara Tobalina Deusto Business Alumniko zuzendari nagusia.
Zein puntutan dago pentsioen egungo erreforma? Nahikoa izango da sistemaren jasangarritasuna etorkizuneko belaunaldientzat garantizatzeko? Zein izango da gure egungo gazteen pentsioa? Aurreztu egin behar dugu etorkizuneko pentsioa osatzeko? Aditu onenek gai horiek eta beste batzuk jorratuko dituzte, gure sistemaren etorkizuna eta iraunkortasuna bermatzeko beharrezkoak diren erreformak aztertzeko.
Egitaraua:
9:30 Agustín Garmendia, Deusto Business Alumniko lehendakariaren hitzak.
9:35 Carlos Gorria BBVAko iparraldeko lurralde-zuzendariaren hitzak.
9:40 Elkarrizketa adituekin: Rafael Doménech, BBVA Research-eko Analisi Ekonomikoko arduraduna eta Valentziako Unibertsitateko Ekonomia Fakultateko Analisi Ekonomikoko Saileko katedraduna, eta José Antonio Herce, Pentsioen BBVA Institutuko Adituen Foroko presidentea.
Moderatzailea: Naiara Tobalina Deusto Business Alumniko zuzendari nagusia.
10:50 Agustín Garmendia Deusto Business Alumniko presidenteak, itxiera.