Europako 18 startup arituko dira Deustuko Auditoriumean datuetan oinarritutako soluzioen defentsa egiten

Europako 18 startup arituko dira Deustuko Auditoriumean datuetan oinarritutako soluzioen defentsa egiten
2020/02/19
Auditorium. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
H2020 EDI – European Data Incubator proiektuaren misioa da Data Science eta Big Data arloko enpresa eta produktu berriak sustatzea eta bultzatzea, Datuen Ekonomiak aurrera egin dezan Europan. Proiektu honen koordinatzailea DeustoTech-eko Diego López-de-Ipiña da, eta helburu dute Europako startupak datuen analitikaren arloan indar sendoa hartzea.

Otsailaren 19an, publikoari irekitako ekitaldi batean, Deustuko Unibertsitateak Ingeniaritza Fakultatearen bidez koordinatutako EDI datuen inkubagailuan parte hartzen duten 18 startup izango dira EXPERIMENT etapa ixten duen amaierako ekitaldian. Lau hilabeteko lanaren ondoren, inkubazioaren lehen fasean hautatuak izan ziren 18 enpresek sortu dituzten produktu berriak (MVPak) defendatuko dituzte, baita produktu horiek merkatuan ezartzeko Negozio Plana ere. Beren irtenbidea defendatuko dute, bai ikuspuntu teknikotik, hau da, datuak prozesatzeko algoritmo eta teknika aurreratuek eta Big Datak, bai negozio ikuspegitik, hau da, beren produktua merkatura eramateko diseinatu duten negozio plana eta eredua.

Ekitaldia otsailaren 19an, asteartea, egingo da, 9:30etik 17:30era bitartean, Deustuko Unibertsitateko Auditoriumean. 18 taldeek 10 minutuko Pitch bat egingo dute euren produktua defendatzeko eta, gainera, epaimahai batek galdera sorta bat egingo die. Interesatuak ongi etorriak dira.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>