Staff International Week, Europa; Jordania eta Palestinako unibertsitateen parte hartzearekin
2019/10/14 – 2019/10/18
10:00 – 14:00
Lidón, 110, 002 y Turing gelak
Ikasturte honetan, I. Staff International Week (Langileen Nazioarteko Astea) izango da Deustun, Unibertsitateak antolatuta. Jardunaldietan Europa, Jordania eta Palestinako unibertsitateetako ordezkariak egongo dira. Hiru gai nagusi aztertuko dira: “Langileen Nazioarteko Mugikortasuna”, “Ikasleen Integrazioa” eta “Etorkizunari buruzko solasaldia”. Hauek dira jardunaldiaren helburu nagusiak: nazioarteko unibertsitateekin dauden lankidetza sareak sendotzea eta Nazioartean ospe handikoak diren espezialistekin tratatzea goi mailako hezkuntza europarraren arloan garrantzitsuak diren gaiak. Lehen edizio honetan, hizlarien artean izango ditugu, besteak beste, UDko sailetako ordezkariak; Marina Casals doktorea, Tarragonako Rovira i Virgili Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetako zuzendaria eta Harpa Sif Arnarsdottir, Europako Batzordearen politika-arduraduna (Hezkuntza, Gazteria, Kirola eta Kultura).