24 millas (2020), 60’. “Mugikortasuna eta giza eskubideak” dokumentalen zikloa
Zikloak begien bistan jarri nahi du giza mugikortasuna arautzen duten politikek (berariaz, europar politikek) zer ondorio duten giza eskubideen arloan. Dokumentalen zikloak giza mugikortasunaren hainbat momentutan gelditu nahi du (lekualdaketa, mugak, harrerako gizarteko bizimodua) eta giza eskubideen urraketak eta Aldarrikapen Unibertsaleko 1. artikuluak dioen duintasun eta eskubideen aldeko promesa iristeko borroka eta erresistentzia erakutsi nahi ditu.
Dokumentalaren proiekzioa amaitutakoan solasaldi bat egongo da bertan parte hartutako pertsonekin (zuzendariak, ekoizleak, protagonistak). Zikloa aurrez aurre (aretoko toki guztiak bete arte) edo streaming bidez jarraitu ahal izango da.
24 millas (2020), 60’
“24 millas” dokumentala 2017ko irailean kokatzen da, Mediterraneoan burutu zen lehenengo erreskate misioan.
Talde-laneko hainbat hilabeteren ondoren, itsasontzia Maltarantz abiatu zen, Libiaren aurreko ur internazionaletara. Han, 24 miliatara, eskifaiak hiru ontzi aurkitu zituen arriskuan, 300 pertsona baino gehiagorekin. Gainera, salbamendu-lanetan, gizon armatuak zituen libiar ontzi batetik, bortxaz eskatu zieten erreskatatutako pertsonak haiei entregatzeko.
Solasaldiko partaideak:
- Unax Blanco, zuzendaria.
- Alberto Cardoso y Estibaliz Otalora, Itsas Salbamenduko boluntarioak.
- Joana Abrisketa Uriarte, moderatzailea (Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua).
– AURREZ AURREKO EMANALDIA (aretoko toki guztiak bete arte)
Garate aretoa >> EMAN IZENA HEMEN
- ONLINE EMANALDIA (streaming bidez)
Online >> EMAN IZENA HEMEN