(2. eguna) Nazio Batuen Batzar Nagusiaren rola Umeen Oinarrizko Eskubideen arloan

(2. eguna) Nazio Batuen Batzar Nagusiaren rola Umeen Oinarrizko Eskubideen arloan
2016/11/29
15:00 – 18:00
Aula de Doctorandos. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak praktika aitzindari bat antolatu du, Simulazio Eredua izenekoa, ikasleek Nazio Batuen batzar nagusian baleude bezala jokatzeko. Laugarren edizio honetan, Umeen Oinarrizko Eskubideak izango dira aztergai. Antonio Manrique de Lunak bultzatu du ekimena, eta azaroaren 28tik 30era bitartean garatuko da 15:00etatik 18:00etara. Simulazioko bigarren saioa Doktoregaien gelan eta Paraninfoan izango da, amaiera egunean, azaroaren 30ean.

Graduko bigarren urteko ikasleak dira, 150 ikasle baino gehiago, Nazioarteko Zuzenbide Publikoan, Nazioarteko erakundeetan eta Nazioarteko Harremanetan interesa dutenak. Rol jokoan hartuko dute parte, helburu izanik ikasleei tresnak ematea, aztertu eta ebaluatu ahal izateko zein den Nazio Batuen Batzar Nagusiaren rola nazioarteko gizartean. Horrela, Nazioarteko Zuzenbide Publikoko eta Nazioarteko Erakundeetako gaietan jasotako ezagutza teorikoak praktikan aplikatzeko modua izango dute. Horrez gain, lidergorako, negoziaziorako, talde-lanerako eta nazioarteko gizarteari bere osoan eragiten dioten arazoak identifikatzeko gaitasuna sustatu nahi da.

Simulazio eredua lan taldeen inguruan dago egituratuta. Talde bakoitzak Nazio Batuen Erakundeko herrialde bateko ordezkariak balira bezala jokatu behar du. Astean zehar, taldeek Nazio Batuen batzar nagusiaren ebazpen proposamen bat prestatu behar dute, talde bakoitzak eztabaidatu eta kontra egingo duena, azken Ebazpenera heldu arte. Ebazpen hori gehiengoz edo aho batez onartu beharko da.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>