(2. eguna) Nazio Batuen Batzar Nagusiak XXI. mendeko bakerako operazioei buruz duen rolaren simulazioaren V. edizioa
150 ikasle baino gehiagok, bigarren urtea egiten egonik interesa dutenak Nazioarteko Zuzenbide Publikoa, Nazioarteko erakundeak eta Nazioarteko Harremanak arloko gaietan, hartzen dute parte rol joko honetan. Helburua da ikasleei tresna batzuk ematea aztertzeko eta ebaluatzeko zein rol duen Nazio Batuen Batzar Nagusiak Nazioarteko Gizartean eta horrela praktikan jarri ahal izango dituzte Nazioarteko Zuzenbide Publikoa eta Nazioarteko erakundeak arloko gaietan hartutako ezagutza teorikoak. Horrez gain, lidergorako, negoziaziorako, talde-lanerako eta nazioarteko gizarteari bere osoan eragiten dioten arazoak identifikatzeko gaitasuna sustatu nahi dute.
Simulazio eredua lan taldeen inguruan dago egituratuta. Talde bakoitzak Nazio Batuen Erakundeko herrialde bateko ordezkariak balira bezala jokatu behar du. Aste batean zehar (azaroaren 18tik 22ra), taldeek Nazio Batuen batzar nagusiaren ebazpen proposamen bat prestatu behar dute, talde bakoitzak eztabaidatu eta kontra egingo du, azken Ebazpenera heldu arte. Ebazpen hori gehiengoz edo aho batez hartu beharko da.
Esparru horretan, urriaren 9tik 11ra bitartean, Paraninfoko klaustroan, kartel eta Urban blog-en erakusketa egongo da “XXI. mendeko bake operazioak” gaia oinarri hartuta. 14:00etatik 15:00etara bitartean, ikasleek azalduko dizkiete bisitariei euren lanak.