II. jardunaldi teknikoa “Errendimendua txirrindularitzan”
2024/11/27
10:00 - 12:00
Ellacuria aretoa
Calle de Ramón Rubial, 1 48009 Bilbao
Deustuko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol Fakultateak Jarduera fisikoaren eta kirolaren berrikuntzako II. jardunaldi teknikoa antolatu du azaroaren 27an, asteazkena, “Errendimendua txirrindularitzan” gaia lantzeko.
Ekitaldia Ellacuría aretoan egingo da, 10:00etatik 12:00etara, eta txirrindularitza profesionaleko prestatzaile fisiko ospetsuen arteko hiru hizlari elkartuko ditu: Xabier Artetxe, Ineos Grenadiers taldeko egungo Head Coach-a; Xabier Muriel, Movistar Team taldeko Head of Performance-a; eta Aritz Arberas, Lidl Trek taldeko Cycling Coach-a.
Txirrindularitzako eliteko hiru profesional horiek beren esperientziak partekatuko dituzte Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduko ikasleekin, Itziar Urquijo Hezkuntza eta Kirol Fakultateko etengabeko prestakuntzaren arloko zuzendariak moderatuko duen mahai-inguru. Masterclass-era bertaratutakoen artean, Pablo Castrillo ere egongo da, 2024ko Espainiako Vueltako txirrindularirik onena eta bi etapa irabazi dituena.
