Blockchainari buruzko 5 galdera, oraindik inork erantzun ez dizkizunak
- Zergatik sor dezake konfiantza gehiago algoritmo batek norbaitek eskua estutzeak baino?
- Abokaturik ez dugu beharko blockchaina agertu delako?
- Nola erosiko dut ogia bitcoinekin?
- Oraindik milioidun izan naiteke kriptodibisen bidez?
- Estatuek egunak kontaturik dituzte kriptoanarkismoak duen indarraren aurrean?
Helburu izanik XXI. mendeko teknologia disruptiboentzat dugunari buruzko arlo garrantzitsuenetan sakontzea, Deusto Business Schoolek gonbidapena egiten dizu saio irekian parte hartzeko. Mirari Barrena adituak, erantzuna emango die bertaratzen direnek egiten dituzten galdera guztiei.
Topaketa otsailaren 27an, 18:00etan, izango da Madrilgo egoitzan, Seminario de Blockchain, el valor de la confianza y la disrupción izeneko mintegiaren barruan. Madrilen martxoaren 20an hasiko den Deusto Business School-en prestakuntza programaren barrukoa da.
Mirari Barrena
Deustuko Unibertsitateko Zuzenbideko lizentziatua da eta Colegio Europako Erkidego Zuzenbideko Masterra. Mirari Barrena aditua da aldaketa teknologikoak dakartzan berrikuntza disruptiboetan eta legegintzaren eta gobernantzaren erronketan.
Espainiako eta Latinoamerikako banku-sektoreko abokatu korporatiboa izan da 20 urte baino gehiagotan, eta, hainbat ardura izan ditu, besteak beste, Latinoamerikako BBVA Taldeko Zuzendari Juridikoa; eta BBVA Fundazioaren Mikrofinantzetarako General Counsel. Zuzenbidearen, teknologiaren eta etikaren bateratzearekin bat datorren lanbide profesionalarekin koherente izanik, gaur egun Blockchain balioaren eta konfiantzaren disrupzioa izeneko mintegiko zuzendari akademikoa da Deusto Business Schoolen.
Informazio gehiago:
Irene Pérez
Emaila: irene.perez@deusto.es
Tel: 91 577 61 89
Hedabideetakoak jar zaitezte harremanetan Arantxa Corellarekin (arantxa.corella@deusto.es)