DeustoForumen hitzaldi eta mintegien zikloen bigarren saioa: Zientzia eta Jainkoaren isiltasuna: Kultura zientifikoa eta Jainkoaren isiltasunaren ikuspegi modernoa

Segunda sesión del ciclo de conferencias y seminarios DeustoForum: Ciencia y silencio de Dios: La cultura científica y la visión moderna del silencio de Dios
2015/03/24
19:00 - 21:00
Gradu aretoa
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Gehitu Google Calendarrera

 
Modernitatearen kulturak hainbat alderdi ditu. Horien artean, zientzia oinarrizko eta ezinbesteko alderdia da; izan ere, materiaren, unibertsoaren, bizitzaren, gizakiaren eta gizartearen irudi berria ekarri du. Erlijioen, kristautasunaren eta modernitatearen artean, harmoniarik eza edo desadostasuna egon izan da mendeetan zehar eta horixe dago azken mendeotako erlijioaren krisiaren oinarrian ere. Izan daiteke erlijioen, eta kristautasunaren, eta arrazoi zientifiko modernoaren arteko harmoniarik? Horixe izango da gaien ardatza izenburu hau duen bigarren saio honetan: Unibertsoaren irudi zientifikoa eta erlijioa. Erlijioak eta kristautasuna unibertsoaren irudi zientifikoaren aurrean. Hizlaria Javier Monserratek (SJ) izango da, Madrileko Unibertsitate Autonomoko eta Comillaseko Unibertsitate Pontifikaleko irakaslea. Sarrera librea eta doakoa da. Mintegia hitzaldiaren ondorengo egunean izango da, bertan erabilitako gaian sakontzeko, eta aldez aurretik irakurritako dokumentu bat erabiliko da. Debatean Javier Montserratek parte hartuko du. Irakasle, ikertzaile eta gonbidatuentzat izango da. Egitarau osoa kontsultatu. Izena-ematea.
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude