Hitzaldia: “Migración en México y el rol de las Patronas”
2015/03/23
16:30 - 18:00
153. gela
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Nazioarteko Ekintza Humanitarioko Masterrak (NOHA), Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak eta Deustu Campus-Elkartasunak izenburu hau duen hitzaldia antolatu dute: Migración en México y el rol de las Patronas. Ekitaldi horren helburua da Mexikotik pasatzen diren Erdialdeko Amerikako migranteen eskubideak aldarrikatzea, Princesa de Asturias 2015 sarirako Patronak babesteko kanpainaren barruan.
Migrazioaren fenomenoa globala da, gizarte indar guztien parte hartzea eta arreta eskatzen du eta migrazioaren kriminalizaziotik barik humanizaziotik abiatu behar da. Mexikon, 1995etik aurrera, Estatu Batuetara heltzeko Mexiko gurutzatzen duten Edialdeko Amerikako migranteen itxaropen bihurtu dira Patronak, haiek ematen dizkietelako janaria, arropa eta botikak, merkantzia trenetara igota pasatzen direnean.
Programa:
16:30 - Aurkezpenak: “Migraciones en Mexiko”, Damián Ríos (Mexikoko Unibertsitate Iberoamerikarreko Migrazioen Arloko Programako ikertzailea).
17:00 - Dokumentala: Los invisibles, Marc Silver eta Gael García Bernal-ena.
18:00 – Patronen ponentzia zuzenean IV. Encuentro-tik, “Ellos tienen la Palabra”, Mexiko DF-ko Unibertsitate Iberoamerikarretik.
Informazio gehiago hemen: noha@deusto.es
