Egin ezazu AM irrati-hargailua. Pilarik gabe!!
Ez duzu sinesten? Tailer honetan, zure laguntzarekin, galenazko irrati bat muntatuko dugu, AM igorpenak hartzeko pilarik behar ez duen hargailua. Hargailu horrekin AM bandako igorgailu guztiak har daitezke: Radio Bilbao (Cadena SER), Radio Euskadi edo gustukoen duzuna. Irrati seinaleak hartu ahal izateko demolugailua erabiliko dugu. Zirkuitua oso sinplea eta erraza da egiteko. Tailerra bukatzean, ikusiko duzu zure irrati-hargailuak ondo funtzionatzen duela. Magia? Ez, telekomunikazioak.
