Neurozientziak eta espiritualtasuna: “Las transcendencias mentales, ¿engaños o lujos estabilizadores?”. Zientzia eta erlijioa zikloa 2015.

Neurociencias y espiritualidad:
2015/04/28
19:00 - 21:00
Ellacuria aretoa
Calle de Ramón Rubial, 1 48009 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Neurozientziak, zientzia esperimentalen barruan, etorkizun eta erronka handiko ikerketa eremu berria dira. Arlo horretan nerbio sistema, garuna eta neuronak ikertzen dituzte. "Zientzia eta erlijioa: Neurozientziak eta espiritualtasuna" ziklo berri honen bigarren saioan, "Las transcendencias mentales, ¿engaños o lujos estabilizadores?" hitzaldia emango du Ramón M. Noguések. Ekitaldian gizakiaren buruak halabeharrez egiten dituen traszendentzia mentalei buruzko gogoetak egingo ditu, eta horretarako Estetika, Etika eta Erlijioa aztertuko ditu. Sarrera askea eta doakoa da, bai apirilaren 28ko hitzaldirako, bai apirilaren 29ko mintegirako. Interesa dutenek gaian sakontzeko aukera izango dute. EGITARAU OSOA KONTSULTATU   Toki kopuru mugatua. Mesedez, etortzekoa bazara, adierazi hurrengo inrpimakia betez.Informazio gehiago:  944 139 020   Hitzaldia Eguna: apirilak 28a, asteartea. Ordua: 19:00. Lekua:  Deustuko Unibertsitateko Liburutegiko Ellacuria Aretoa (Bilboko campusa)   Mintegia Eguna: apirilak 29, asteazkena. Ordua: 15:30 Lekua: Deustuko Unibertsitateko La Literaria Eraikina, 153 gela (Bilboko campusa)
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude