Ikastaroa. Pitch & Media: Zuzendarientzako komunikazio trebetasunak
2019/03/05 - 2019/03/07
16:00 - 20:30
Deusto Business School Madrid
C/ Castelló, 76 28006 Madrid
Jendaurrean hitz egiteko zailtasunak izateak inpaktu handia du gure lanbideko jardunean, izan ere eragin du hainbat arlotan, gure bezeroekiko harremanenetan, lan aukerak kudeatzean edo proiektatzen dugun irudian, bai gurean bai enpresakoan.
Testuinguru horretan, Deusto Business Schoolek Pitch & Media: Habilidades de Comunicación para Directivos ikastaroa aurkeztu du. Irakasle arituko da Madrilgo Deusto Business Schooleko irakasle eta zuzendari Iñaki Ortega. Ikastaroaren helburua da ezagutaraztea nolako baliabideak erabiltzen dituzten hizlari trebeek, hitzaldi interesgarri eta entretenigarriak eginez ideiak eraginkortasunez adierazteko.
Ikastaroari esker identifikatu egingo duzu zein arlo hobetu behar duzun eta ikasiko duzu aurkezpen eraginkorragoak egiten eta oratoria aberasten, ingurune profesionalean ezinbestekoa den trebetasuna baitira.
- Noiz: martxoak 5, 6 eta 7.
- Ordutegia: 16:00etatik 20:30etara.
- Tokia: Deusto Business School Madrid (C/ Castelló 76).
- Tailerraren kostua: 900€ (doan Focus programako ikasleentzat).
Izen ematea
Informazio gehiago:
Miriam Gómez
Emaila: miriam.gomez@deusto.es
Tel: 91 577 61 89
