MUN BILBAO 2019 Biltzarra | Hasiera ekitaldia

Congreso MUN BILBAO 2019 | Ceremonia de Apertura
2019/01/24
17:00 - 20:30
Paraninfoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Datorren ostegunean, urtarrilak 24, 17:00etan, MUN Bilbao 2019 Biltzarraren hasierako ekitaldia izango da Deustuko Unibertsitateko Paraninfoan. Unibertsitatean hasteko dauden 437 gazte elkartuko dira, munduko hainbat lekutakoak, eta Nazio Batuetako kide diren estatuetako delegatu eta enbaxadoreen ordezkari izango dira. MUN (Model United Nations) izena du ekitaldi globalak, nazio askotako ikasleek hartzen dute parte, Nazio Batuen Erakundearen ekintzetan oinarritutako hitzaldien bidez. Saioetan, ordezkariek batzordeak antolatzen dituzte eta gaur egun Nazio Batuetan garrantzi handiena duten gaiei buruz eztabaidatzen dute. Antolatutako ekitaldiari hasiera emateko, aurten, Ayalde eta Munabe (COAS hezkuntza taldea) ikastetxeetako ikasleek antolatua, Deustuko Unibertsitateko errektore José María Guibertek hitz egingo du. Jarraian mintzatuko dira Maite Alonso, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordea; Antonio López, COASeko zuzendari nagusia;  Jochen Müller,  Europako Batzordeko Politika Saileko burua; eta Bilboko alkate Juan Mª Aburto. Ondoren, Batzarra hasiko da, 70 enbaxadoreen hitzaldiak. Aurkezlea Paula Hernández izango da Ayalde ikastetxeko ikaslea. Amaitzeko, 20:00etan, Unibertsitateko klaustroan koktela antolatuko da. Urtarrilaren 25ean, 26an eta 27an, ikasleak MUN Bilbao Biltzarra egiten jarraituko dute Ayalde ikastetxean, ebazpenak onartuko dituzte eta Nazio Batuen New Yorkeko egoitzara bidaliko dituzte.  
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude