DeustoForum Gipuzkoa. Jesús Conill-en hitzaldia: “Persona y ciudadanía”
Maiatzaren 28an, osteguna, Jesús Conill-ek (Valentziako Unibertsitatea) Pertsona eta herritartasuna izenburua duen hitzaldia emango du, "Herritartasunaren mugetan eztabaidatzen" izeneko Larramendi Forum-aren barruan.
Forum Larramendi Donostiako hitzaldi zikloa da, gure gizarte konplexuen mugetan gertatzen diren aferen inguruan hausnartu eta eztabaidatzea bilatzen duena. Donostiako Jesuitek antolatzen dute urtero, eta 2015etik aurrera DeustoForum Gipuzkoarekin batera, herritartasunaren mugen inguruan jardungo du aurten.
EGITARAUA KONTSULTATU
Toki kopuru mugatua. Mesedez, etortzekoa bazara, adierazi inprimaki hau betez.
Informazio gehiago: 943 326 278
