ELSA Deusto Maritime event: Merkatua eta ingurumena
2019/04/05
15:00 - 17:00
Garate aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
ELSA (Zuzenbideko Ikasleen Europako Elkartea-Deustu) elkarteak, apirilaren 5erako, itsasoari buruzko ekitaldia antolatu du: “Merkatua eta ingurumena”. Sektore horretako profesionalek hartuko dute parte eta hainbat gai aztertuko dituzte, hala nola itsasoko kontratazioari gure legerian aplikatu behar zaion araudia; brexitaren eragina itsasoko sektorean eta gure kostaldeak duen ingurumen inpaktua.
Ekitaldia ikasleei zuzenduta dago, eta 15:00etatik aurrera izango da, Garate Aretoan.
