Ateak zabaltzeko jardunaldia Bilboko eta Donostiako campusetan
Datorren larunbatean, maiatzak 4, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako eta Bilboko campusetan, hirugarren eta azken “Ateak Zabaltzeko larunbata” izango dugu, 10:00etatik 13:00etara. Ohikoa denez, ikasleek, gurasoek eta hezitzaileek informazio pertsonalizatua jaso ahal izango dute, Deustuko Unibertsitateak 2019-2020 ikasturterako egin duen eskaintza akademikoaren eta zerbitzuei buruz.
