#DISRUPTIVE zikloa Inversis taldeko Fernando Herrerorekin

Ciclo #DISRUPTIVE con Fernando Herrero de Inversis
2015/05/13
17:00 - 18:30
Deusto Business School Madrid
C/ Castelló, 76 28006 Madrid
Gehitu Google Calendarrera

 
Hiztegian disruptive terminoa definitzeko esaten dute Fisikatik datorrela eta bat-bateko haustura sortzen duen zerbait dela. Ekonomia berrian balio gehien sortzen duten ekintzaileen berrikuntzak hartzen dira disruptibotzat. Joan den mendean, Schumpeter ekonomialariak haustura sortzaile izena eman zien ekintzaile horien jarduerari. Ekintzaileek azkenean ikusgarritasuna lortu dute, baina berrikuntza disruptiboak IKTekin soilik identifikatzen dira. Deusto Business Schoolek #DISRUPTIVE zikloa jarri du martxan, jakiteko zeintzuk diren esperientzia berritzaile eta arrakastatsuak sektore tradizional batzuetan, esaterako, turismoan, nekazaritzan, merkataritzan edo osasungintzan. Hilero ezagutuko ditugu horrelako istorio ekintzaileak, goizeko kafea hartzen dugun bitartean, Deusto Business Schoolen egoitzan, Madrilgo Castelló kaleko 76an. Informazio gehiago
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude