Ikastaroa: Gizarte Lanean esku hartzeko ereduak: Profesionala protagonista

Curso: Modelos de intervención en el ámbito social: El profesional como protagonista
2019/06/20
10:00 - 19:30
Aula 206b
Avenida de las Universidades 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Gizarte zerbitzuen eta laguntza baliabideen arloko arreta eta esku hartzeko eredu guztiek izan behar dituzte aintzat esku hartzea egin behar duen profesionala eta haren prestakuntzarik egokiena. Ikastaro honetan, eduki praktikoa eta atsegina eskaintzen dugu. Metodologia esperientziala dugu, eta hausnarketa eta esku hartze humanista desberdinak ezagutzeko bidea lantzen dugu, bertaratzen den bakoitzak eskura dezan bere eginkizuna betetzeko duen estilora ondoen egokitzen dena. Edukia Profesionala esku hartzearen elementu nagusi • Erabiltzailearengana heltzeko ”gako”: Babesa, baimena eta ahalmena • Pertsona heldu integratua Elkarreraginaren oinarrizko printzipioak: Errespetu indibiduala berdintasunetik • Bestearen aurrean jokatzeko era desberdinak • Erabakiak eta jokabideak: Benetakotasuna eta bat-batekotasuna galtzearen ondorioak Profesionalaren eta erabiltzailearen harreman beharra • Aitortzak vs deskontuak Kontaktua eta kontaktua etetea: Barneko solasaldiak eta akordioak • Harremana antolatzea • Normalizazio eta balidazio kontzeptuak Fatxada soziala: Lotsa eta harrokeria • Zeloak, enbidia eta miresmena: “nahi dut” esatetik “ ahal dut” esatera Barruko programazioak eta jokabidezko adierazpenak: bizitzaren gidoia. Heldutasun eta aldaketa prozesuak: Izateko eta jarduteko askatasuna Psikologia Gizarte Hezkuntza Gizarte Laneko tituludunei zuzenduta dago, euren jardunbide profesionalerako tresnak eta estrategiak ezartzeko interesa dutenak. Irakaslea: Ángela Pérez Burgos Psikologian doktorea, Psikoterapia Integratzaile-Erlazionaleko ziurtagiriduna; FEAPek egiaztatua; tutoretzapeko nerabeen egoitzen kudeaketan 10 urtetik gorako esperientzia du; ikuspegi erlazionalari buruzko prestakuntzako irakasle; Richard G.Erskine-ren Presencia Terapéutica Patrones Relacionales (Karnac, 2014) liburuaren itzultzailea. Eguna: 2019ko ekainaren 20a Lekua: 206b gela Ordua: 10:00-14:00 eta 15:30-19:30 Iraupena: 8 ordu   Izen-ematea: alumni.deusto.es/formacioncontinua   Toki kopurua mugatua da. Parte hartzeko tokiak izena eman ahala beteko dira.  
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude