Deustuko Solasaldiak. Ekintzailetza – Konexiorik gabe askoz hobe
2019/10/17
12:00 - 14:00
Garate aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Deustuko Solasaldiak. Ekintzailetza – Konexiorik gabe askoz hobe
Deusto Berrikuntza eta Ekintzailetzak, Deustuko Solasaldiak ekimenaren barruan, Kietoparaorekin eta METekin batera, gonbidapena egiten dizute teknologien erabilera arduratsuan hezteko kontzientziazio ekitaldira joateko.
Gonbidatu berezia
Marc Masip psikologo ospetsua eta Desconect@ zentroko zuzendaria, mintzatuko zaigu, Teknologia Berrien adikzioetako aditu modura, horiek dituzten arriskuez eta nerabeek aurre egiteko dituzten bideez. Bere zentroa aitzindaria izan zen 2012an, teknologia berrien erabilera egokia egiten ikasteko programa batekin.
Hitzaldiaren ondoren, Marc Masip, Kietoparaoko María Fernández eta Patricia Gómez (adizioetan aditua) mahai-inguru batean izango dira eta hainbat gai aztertuko dituzte, argi uzten dutenak zein garrantzitsua den denok parte hartzea kontzientziazio horretan.
Lekua: Gárate aretoa (Deustuko Unibertsitatea, Bilboko campusa)
Agenda:
11:45 Parte hartzaileei harrera egitea
12:00 Aurkezpena eta ongietorria: Garbiñe Henry, Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetzako zuzendaria, eta María Fernández, Kietoparao-ko CEOa.
12:15 Marc Masip, Desconecta zentroko zuzendaria, mintzatuko da: Levanta la cabeza.
13:00. Mahai-ingurua:
- Marc Masip, Desconect@ institutu psikologikoaren zuzendaria.
- Patricia Gómez, adikzioetan aditua.
- María Fernández, Kietoparao-ko CEOa.
