NOHA Summer School on Humanitarian Protection

NOHA Summer School on Humanitarian Protection
2015/06/29 - 2015/07/03
153. gela
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Deustuko Unibertsitateak eta NOHA sareak (Network on Humanitarian Action) Babesari buruzko Udako Eskolaren bigarren edizioa antolatu dute, ekainaren 29tik uztailaren 3ra, Bilboko campusean. Bost eguneko ikastaro honetan, konbinatu egingo dira klaseak, kasu azterketak eta babes humanitarioaren erronka nagusiei eta funtsezko arloei buruzko debateak. Gatazka armatu edo hondamendi naturalen ondorioz egoera larrian dauden biztanleak babestea da gaur egun ekintza humanitarioaren eginkizun garrantzitsuena. Agentzia humanitarioek babesteko politikak, eskuliburuak eta gidak egiten dituzte, baina, guzti horiei ekin eta gauzatzea erronka handia da oraindik; izan ere, babes kontzeptuaren anbiguotasuna dago, konplexua da eta, kasu askotan, kanpoko erreferentzia eta estandar falta egoten da burutzea. Ikastaroa ekintza humanitarioaren arloan esperientzia duten pertsonentzat da bereziki. Ikastaroari buruzko informazio gehiago izateko edo izena emateko: noha.summer.school@deusto.es
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude