Web-mintegia. “PLN: Testu juridikoen berezitasunak”
Elen Irazabalek azalduko du zein den open dataren egoera lege sektorean eta zein erronka eta berezitasun duen testu juridikoen analisiak
Hau da lehenengo web-mintegia, izen honekin emango diren mintegien artean: "Zergatik hitz egiten dute zure gurasoek ere Big Dataz? COVID-19a ".
COVID-19aren izurriteak ez ditu datuak geldiarazten. Are gehiago digitalizazioak hainbeste datu ekarri dituen aro honetan, hain zuzen ere, kontrako arazoa baitugu: nola bereizi seinalea zaratatik? Nola ulertu erakusten dizkiguten grafiko konplexu horiek? Nola jakin zein informazio den egiazkoa eta zein ez?
Gure elkartasuna eta konpromisoa erakusteko, Deustu BigDatak hainbat web-mintegi ireki ditugu. Horietan, 45 minutuko saio batzuen bidez, tip batzuk eta tailer praktiko batzuk jasoko ditugu, datuen mundu liluragarri honetan ikasteko eta praktikatzen jarraitzeko.
