“Generoa eta lidergoa goi-mailako hezkuntzan eta ikerketan” GEARING Roles proiektuaren urteko bigarren konferentzia
“Generoa eta lidergoa goi-mailako hezkuntzan eta ikerketan” izeneko GEARING Roles proiektuaren urteko bigarren konferentzia azaroaren 9an, 10ean eta 11n egingo da, online formatuan.
Istanbulgo (Turkia) Sabanci Unibertsitateak antolatutako nazioarteko topaketa da honakoa, proiektuan izandako ikaskuntzei buruz jardungo duena. Izan ere, GEARING Rolesek goi-mailako hezkuntzako eta ikerketako Europako erakundeetan genero-berdintasunerako sei plan diseinatzen, ezartzen eta monitorizatzen ari da, eta arlo horietan, oraindik ere, genero-berdintasuna ez da lortu lidergoan. Era berean, gaur egun inklusioari, lidergoari eta erronkei buruz egiten den ikerketan norabide berriak aztertuko dira.
- Izen-ematea doakoa da eta inprimaki hau betez burutu behar da.
- Argibideak
