Deusto International Talk – Mendebaldeko Saharako gatazka: politika ala zuzenbidea?
Gonbidapena egiten dizugu Lehenengo Deusto International Talk-era – Global Africa Series: Mendebaldeko Saharako gatazka: politika ala zuzenbidea?
Saioan gatazkaren kronologiaren errepaso historikoa eskainiko da, nazioarteko zuzenbidearen ikuspuntutik. Mugarri nagusiak aztertuko dira, 2020ko Guerguerat-en krisira iritsi arte, eta 45 urteko iraupenean proposatutako hainbat irtenbide. Saioak arreta berezia eskainiko dio gatazkak giza eskubideetan izan duen eraginari eta hura babesteko eta defendatzeko abian jarritako ekimenei.
Panelista:
Dra. María López Belloso, Deustuko Unibertsitateko doktorego ondoko ikertzailea. Jaime Brunet Saria jaso zuen Mendebaldeko Saharan desagertutako biktimei buruzko doktorego tesiagatik, eta 20 urtetik gorako esperientzia du Saharako gatazkan.
Profila ikusi
Eguna: 2020/12/10
Ordua: 16:00 CET
Hizkunza: gaztelania
Izena emateko: doan
Online ekitaldia
Kontaktua: udglobal@deusto.es
