Informazio saioa online Diseinu Estrategikoko Masterrari buruz
Ingeniaritzako Asteko “Graduondoko online informazio saioen” barruan, Ingeniaritza Fakultateak gonbidapena egiten dizu Diseinu Estrategikoari buruzko Unibertsitate Masterraren informazio saiora. Ekitaldia otsailaren 18an, ostegunean, izango da, 18:00etan (CET).
Masterreko arduradunek programa, sarrera profila, irteera profesionalak eta sartzeko prozesuari buruzko xehetasun guztiak azalduko dizkizute. Orientazioa jasoko duzu eta zure zalantza guztiak argitu ahal izango dituzu.
