Deustuko Unibertsitateko Enplegu eta Ekintzailetza Foroaren inaugurazioa

Inauguración Foro de Empleo y Emprendimiento Deusto
2022/02/23
09:00 - 10:30
Gehitu Google Calendarrera

 
Otsailaren 23an, goizeko 9etan, Deustuko Unibertsitateko Enplegu eta Ekintzailetza Foroaren inaugurazio-ekitaldia egingo da CRAI Liburutegiaren Atrioan. Gosaria egongo da eta programa honako hau izango da: Jose Mari Guibert Deustuko Unibertsitateko errektoreak emango dio hasiera jardunaldiari, eta lan-erreformak unibertsitateko gazteen enpleguari nola eragiten dion azalduko du mahai-inguru batean. Hitzaldiaren moderatzailea José Luis del Val doktoreak izango da eta parte hartzaileak Virginia Mugica (Confebask), Tomás Arrieta (Lan Harremanen Kontseiluko lehendakaria) eta Javier Ramos (Lanbide) izango dira. Jardunaldia Juan Mari Aburto Bilboko alkateak amaituko du. Ekitaldian izango dira Enpleguaren eta Ekintzailetzaren Foroan parte hartzen duten enpresen ordezkariak, baita erakunde eta organismo publiko eta pribatuetako ordezkariak eta agintariak ere.    
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude