#ANIS2002 XVII. Biltzarra. Osasun larrialdi berrien inguruko erronkak

XVII Congreso #ANIS2002. Retos ante las nuevas emergencias sanitarias
2022/10/21 - 2022/10/22
18:00 - 18:00
Auditorium
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
ANISek (Espainiako osasun arloko kazetarien eta komunikazioko profesionalen elkartea), Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan, urteroko biltzarraren edizio berria egingo du. Osasun larrialdi berrien inguruko erronkak leloarekin, COVIDaren pandemiak osasun arloko kazetaritzan eta komunikazioan izan duen eraginari helduko zaio. Programa osatzen duten mahai eta ponentziek ikuspegi integrala emango dute, osasun-arloko inplikazioak, osasun-kudeaketakoak, juridikoak eta instituzionalak kontuan hartuta, etorkizunean sor daitezkeen osasun larrialdietako erronka berrien aurrean prestatuago egon daitezen. Inaugurazio-ekitaldian izango dira, besteak beste, Carolina Darias ministroa, Gotzone Sagarduy sailburua eta Jose Mª Guibert errektorea. Deustuko Unibertsitatearen presentzia indartu egingo da Zuzenbide Fakultateko Naiara Arriola doktoreak eta Komunikazio Fakultateko Miren Gutierrez doktoreak mahai inguru banatan hizlari gisa parte hartuz. Programa  
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude