Femme, Vie, Liberté

Femme, Vie, Liberté
2022/12/15
19:00 - 20:30
Icaza Auditorium
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
“Emakumea, bizitza eta askatasuna” da emakumeen – eta gizon askoren – matxinadaren leloa Iranen. Mahsa Amini 22 urteko neska poliziaren zaintzapean hil zen irailaren 16an, beloa ondo ez janzteagatik eta ilea agerian eramateagatik. Gertakari horrek piztu du matxinada hau. Mahnaz Shirali soziologo irandarraren adierazpenen arabera, Mahsa gaztearen izaera apolitikoak gazteen artean eztanda eragin du, izan ere, Irango erregimenaren izaera zapaltzailea gorabehera, orain arte beren eguneroko bizitzan eta axolagabekerian babestuta sentitzen baitziren. Orain kaleetan daude, 300 heriotzatik gora eragin dituen errepresio polizialaren gogorkeriari aurre egiten. Izaera feminista sendoko matxinada horrek gero eta babes zabalagoa du, eta ustekabeko ondorio politikoak izan ditzake. Hizlaria: Mahnaz Sirali. Politika Zientzietako eta Erlijioaren Soziologiako doktorea. Sciences Po, Paris Moderatzialea: Maria Silvestre. Soziologiako katedraduna eta 2030 Agendako eta Berdintasuneko zuzendaria. Deustuko Unibertsitatea Aldibereko itzulpen zerbitzua eskainiko da frantsesetik
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude