Deusto Business Schooleko ikasle berriei harrera egiteko jardunaldia Donostiako campusean
Irailaren 4an eta 5ean, ongietorria egingo zaie Deusto Business Schooleko Gradu hauetako ikasle berriei: EAZ, EAZ + Adimen Digital Enpresariala, EAZ+International Management Skills, EAZ + Berrikuntza eta Ekintzailetza, EAZ + Zuzenbidea, EAZ + Ingeniaritza Informatikoa eta EAZ + Nazioarteko Harremanak.
Jardunaldi horretan, ikasleek beren tutoreak ezagutzeko eta unibertsitateak eskaintzen dituen baliabide eta zerbitzuei buruzko informazioa jasotzeko aukera ere izango dute, baita beren ikasketei eta unibertsitate-bizitzari buruzko beste alderdi garrantzitsu batzuei buruzkoa ere.
