Liburuaren aurkezpena: ‘La fe cristiana a la escucha de la filosofía’

Presentación del libro 'La fe cristiana a la escucha de la filosofía'
2023/10/03
18:00 - 19:00
Icaza Auditorium
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Datorren asteartean, urriak 3, arratsaldeko 18:00etan Deustuko Unibertsitateko Bilboko campuseko Icaza Auditorioan, Xabier Etxeberria Mauleón-en La fe cristiana a la escucha de la Filosofía liburuaren aurkezpena egingo da. Xabier Etxeberria UDko katedradun emeritua da. Bere bizitza akademikoan etika politiko eta profesionaleko gaiak irakasten, ikertzen eta argitaratzen jardun du, eta Etika Aplikatuko Gelako zuzendaria izan da. Orain, Filosofia lantzeak kristau fedearen esperientzian eta bizipenean ekarri duenaren azterketa zehatza eta zabala eskaintzen digu, pertsonaren dimentsio guztien dinamizatzaile bezala ulertuta. Ekitaldian, egileaz gain, Galo Bilbao Albedi, Etika Aplikatuko Zentroko Etika irakasle eta ikertzaileak, Manuel Reus Canals, Teologia Fakultateko irakasleak eta Javier Martínez Contreras, Etika Aplikatuko Zentroko zuzendariak parte hartuko dute.  
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude