Gaurkotasuneko azken gaiak kontratazio publikoan

Últimos temas de actualidad en la contratación pública
2023/11/16
17:00 - 19:00
Garate aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Azaroaren 16an, Kontratu Publikoetako Adituaren 17. edizioa aurkeztuko da, bertako irakasleen eskutik. Ekitaldian azken urte honetan planteatu diren gai interesgarriak jorratuko dira. Besteak beste, honako gai hauek aipatuko ditugu: berreskuratze, eraldatze eta erresilientzia plana gauzatzea, inflazioak kontratuetan eragindako desoreka ekonomikoaren arazoa eta izan ditzakeen konponbideak, eta Europako jurisprudentziaren eragina gizarte-itunetan eta Gizarte Ekimeneko Enplegu Zentro Bereziei kontratuak erreserbatzean. Izena emateko esteka Hizlariak Alfonso Arévalo Gutiérrez. Madrilgo Batzarreko Kontratazio Publikoko Administrazio Auzitegiko presidentea Fernando Canales Pinacho. EITBko zuzendari juridikoa Pilar Jiménez Rius. Kontuen Auzitegiko letradua Javier Serrano Chamizo. EAEko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoaren aholkulari juridikoa. Moderatzailea: Inmaculada Herbosa Martínez. Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Zibileko irakasle titularra eta Kontratu Publikoetako Adituaren zuzendaria.    
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude