Kantaldia Donostiako campusean | Euskararen Nazioarteko Eguna 2023
Datorren azaroaren 27an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko kantaldia izango dugu Donostiako campusean. Bertako hiru ikasle izango dira protagonistak: Elisabet Oyarzabal Gonzalez, Haizea Yañez Mugica eta June Galardi Zapirain.
Batu ditzagun gure ahotsak!
Aurten, Deustuko Unibertsitateak bat egiten du Gaitu proiektuaren erronkan, ahots mota desberdinen grabazioak biltzen dabiltzana teknologiari euskaraz irakasteko. Ekimen honetan parte hartzera animatzen zaitugu, plataforman sartuz eta zure ahotsarekin ahalik eta esaldi gehien grabatuz!
Parte hartu erronkan
