Iustime jardunaldi teknikoak

Jornadas técnicas Iustime
2024/05/17
12:00 - 14:00
Entzungela
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Ostiralean, maiatzak 17, IUSTIMEk, aholkularitzen nazioarteko sareak, Batzar Nagusia egingo du entzungelan. 12:00etan, jardunaldi irekia izango da, Lanbiderako Orientazio Zerbitzuarekin lankidetzan, aholkularitza juridikoen lan-merkatua izaten ari den eraldaketei buruz, batez ere Adimen Artifizialari loturik. Ekitaldiaren helburua da lan-aukera gisa aholkularitza aukeratu nahi duten ikasleek hobeto ulertzea merkatu horren etorkizuneko gakoak, bai eta arlo horretako profesionalak ezagutzea ere. Jardunaldia hiru mahai-ingurutan banatuko da: Arrakastarako gakoak: aholkularitza juridikoa eta praktikoa nazioarteko kontratuetan Hizlariak: Eric D. Kuhn, Partner Becker, Glynn, Muffly, Chassin & Hosinski LLP (New York) eta Blas Rivas, Iurisgal International Network of Law Firms-eko presidentea. Lan irteerak mundu aldakorrean: aukera eta erronka berriak Moderatzailea: Antonio Muñoz Boluda (iusTime A.I.E. taldea) Parte hartzaileak: Pedro Heras (Asesoría Heras/Agrupación iusTime A.I.E.), Deustuko Unibertsitateko Orientazioko Zerbitzuko ordezkaria eta Elena Pombo Jiménez (Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsua). Automatizazio adimenduna: nola AA etorkizuneko lan-indarra eraldatzen ari den. Hizlaria: Álvaro García Martínez (Senior Product Marketing Manager Cegid) Koktela – Deustuko Unibertsitateko klaustroa Ekitaldi honetan EZ du aldez aurretik izena eman behar.
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude