Desinformazioari aurre egiteko modu berriak
Carmela Rios kazetari eta desinformazioan adituak eskainiko du lantegi hau, Luca de Tena Fundazioaren eta Google News Initiative-ren eskutik, informazio bolumen handiak kudeatzeko eta sare sozialetatik datorren material informatiboa egiaztatzeko tresnei aplikatutako Adimen Artifiziala erabiltzeko ezagutza praktikoak eskaintzeko asmoz. Horren guztiaren helburua kazetarien eta komunikazioko profesionalen tresna profesionalak aberastea eta eguneratzea da, egungo informazio-ekosisteman egiten duten lanari eraginkortasun handiagoz aurre egin diezaioten. Lantegia gaztelaniaz izango da.
