Hezkuntza Digitalari buruzko JEDI 2015 VII. Jardunaldiak
2015/02/26 - 2015/02/27
15:30 - 19:30
Turing. Bideokonferentzia aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Zazpigarren urtez antolatuko dira Hezkuntza Digitalari Buruzko Jardunaldiak (JEDI), Deustuko Unibertsitateko Telefónica Katedran, AulaBlog-en lankidetzarekin. JEDIren helburu nagusia da hezkuntza komunitatearen topagune izatea. Horregatik, programaren oinarri nagusia dira tailer praktikoak, irakasleek ikasgelan dituzten esperientziak eta Rocío Lararen hitzaldi bat, berak hezkuntzan robotikak eskaintzen dizkigun aukerei buruz hitz egingo du.
JEDI 2015 jardunaldiak Deustuko Unibertsitateko Bilboko kanpusean izango dira (Turing Aretoa -lehengo Bideokonferentzia Aretoa- Ingeniaritza Fakultatea, 211), otsailaren 26an (osteguna) eta 27an (ostirala), 15:30etik 19:30ra.
Sarrera librea eta doakoa da, baina aurretiaz izena eman behar da, aretoen edukiera kontrolatzeko eta tailerretarako txandak antolatzeko.
Programa
Otsailak 26
15:30 Hezkuntza Digitalaren VII. Jardunaldien aurkezpena
16:00 Rocio Lararen hitzaldia, “Robotika hezkuntzan”.
17:30 Kafea
18:00 Aldi bereko tailerrak: StoryStarter eta LearnToLearn, Scratch 2.0, Infografia digitalak eta Ikasgelan dokumentuak proiektatzen Youtuberekin.
19:30 Lehenengo jardunaldiaren amaiera
Otsailak 27
16:00 Esperientziak partekatzeko mahaia
17:30 Kafea
18:00 Aldi bereko tailerrak: StoryStarter eta LearnToLearn, Scratch 2.0, Infografia digitalak eta Robotika hezkuntzan.
19:30 Bigarren jardunaldiaren amaiera
Aurten bost tailer egongo dira bi egunetan banaturik, hori dela eta, parte hartu nahi dutenenek aukeratu egin beharko dute zeinetara joan egun bakoitzean:
- StoryStarter eta LearnToLearn, Rocío Lararekin.
- Scratch 2.0, Pablo Garaizarrekin.
- Infografia digitalen tailerra, Adela Fernández, Irene González, Mª del Mar Pérez eta Marcos Cadenato.
- Ikasgelan proiektuak dokumentatzen (ikus-entzunezko portfolioa) Youtubeko editorea erabiliz. Berta Martínezekin (OSTEGUNEAN SOILIK).
