Kafe-solasaldia Fernando Reyrekin: “Diskriminazioaren aurkako zuzenbidearen ikuspegi berriak”
2025/04/29
17:00 - 19:30
Barandiarán aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Izena emateko esteka
Diskriminazioaren aurkako zuzenbidea gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da gure ordenamendu juridikoan. Zuzenbidean sortzen ari den adar bat da, eta berdintasunaren eremuan hainbat arlotan proiektatzen da, genero, etnia edo arraza, desgaitasun, sexu-joera, erlijio, adin, atzerritartasun eta abarrengatiko diskriminazioaren aurka borrokatzeko. Tresna baliotsua da gizarte bidezkoagorako bidean, Zuzenbideko benetako Estatu sozial eta demokratiko baten barruan. Fernando Rey Martínez jauna gai horietako aditu akademiko handienetako bat da Espainian, Europan eta nazioartean.
Solasaldiaren bideratzailea: Santiago Larrazabal Basañez irak. dk. jn. Deustuko Unibertsitateko Konstituzio Zuzenbideko katedraduna.
* Ekitaldia Fernando Rey irakaslearen hasierako azalpen batekin hasiko da. Ondoren kafe bat hartuko da klaustroan eta berriro ekingo zaio ekitaldiari Barandiaran aretoan *
Laguntzailea: Deusto Campus
