2025-2026 ikasturtearen hasierako ekitaldi ofiziala
2025/09/24
10:30 - 13:30
Paraninfoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Deustuko Unibertsitateko errektoreak atseginez gonbidatzen zaitu 2025-2026 ikasturtearen hasiera ekitaldira. Irailaren 24an izango da, asteazkenean, Bilboko campuseko Paraninfoan.
Egitaraua:
10:30. Espiritu Santuaren meza, Joseba Segura Etxezarraga Bilboko elizbarrutiko gotzaina mezaburu dela.
12:00. Ekitaldi akademikoa. Egitaraua hauxe izango da:
- 2024-2025 ikasturtearen memoria.
- Irekiera-hitzaldia: "Familia: bizitzak erabakitzen dituzten loturak", Osasun Zientzien Fakultateko Ana Martínez Pampliega irakasle doktore eta katedradunak emana.
- Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuaren hitzak.
- Errektore gorenaren hitzak.
