“Irakurri ikuspegi juridikotik” lehenengo kafe literarioa – Bilboko Campusa
Beste urte batez, “Irakurri ikuspegi juridikotik” programari ekingo diogu berriro. Gure ikasleen irakurketa, prestakuntza kulturala eta, bereziki, pentsamendu kritikoa sustatzeko eta partekatzeko ekimena da, gero eta konplexuagoa, aldakorragoa eta globalizatuagoa den mundu baten testuinguruan. Irakurri hobeto pentsatzeko, irakurri hitz egiten jakiteko eta, horrela, norberaren iritzia eta diskurtsoa hartu ahal izateko.
Datorren urriaren 15ean, paraninfoaren ondoko klaustroan, “Bizitza zapuztuak: pobrezia, etxegabetasuna eta gizarte-bazterketa” izeneko lehen kafe literarioa ospatuko dugu. Hona hemen proposatutako irakurgaiak:
- "Silencio administrativo” - Sara Mesa
- “Casi” - Jorge Bustos
- “Mi viaje al otro lado de la realidad” - Lev Tolstói
- “Tiempos difíciles” - Charles Dickens
