Solasaldia: “Demokrazia berriro imajinatzen. Etorkizuneko pentsamendua eta partaidetza aldatzeko diseinuko tresnak”

Conversatorio “Reimaginando la democracia. Herramientas de diseño para cambiar el pensamiento y la participación del futuro
2025/10/09
16:00 - 17:30
Aranzadi eraikina
Gehitu Google Calendarrera

 

“Demokrazia berriro imajinatzen. Etorkizuneko pentsamendua eta partaidetza aldatzeko diseinuko tresnak” izenburua izango du Donostiako campuseko Aranzadi eraikinean Demokraziari buruzko solasaldietan izango den jardunaldi bereziak. Hizlaria Mathias Behn Bjornhof aditua izango da.

Mathias Behn Bjornhof futurista eta ANTICIPATEren sortzailea da, prospektibarako aholkularitza estrategikokoa. Erakundeei etorkizuneko balizko aldaketetarako prestatzen eta aldaketa esanguratsuak bultzatzen laguntzen die.

Solasaldi horiek Demokraziari, Erakunde Publikoei eta Politikaren Berrikuntzari buruzko Unibertsitate Masterraren barruan antolatu dira. Master horren helburua da politika publiko berritzaile eta eraldatzaileen diseinuan, inplementazioan eta kudeaketan adituak diren profesionalak prestatzea, gizarte konplexu, globalizatu, askotariko eta digitalen egungo erronkei erantzuteko.

Eman izena

 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude