Deustu-Bizkaia Berrikuntza eta Ekintzailetza Sare Globalaren II. Nazioarteko Topaketaren Ekitaldi Instituzionala

Acto Institucional del II Encuentro Internacional Red de Innovación y Emprendimiento Global Deusto-Bizkaia
2025/11/13
16:00 - 18:00
Paraninfoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 

Bigarren urtez jarraian, Deustuko Unibertsitateak Deusto-Bizkaia Berrikuntza eta Ekintzailetza Sare Globalaren -RIEG- II. Nazioarteko topaketa antolatuko du Bilboko campusean, azaroaren 10etik 14ra. II. Topaketa honen barruan, atsegin handiz gonbidatzen zaitugu Ekitaldi Instituzionalera. Azaroaren 13an izango da, arratsaldeko 16:00etan, Paraninfoan.

Deustuko Unibertsitateak gidatutako ekimen honek, STEM profilak dituzten latinoamerikarrak identifikatzea eta erakartzea du helburu, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, Bizkaia with the Talent-en bitartez, eta AUSJAL Sareko unibertsitate jesuitekin lankidetzan.

Ekitaldi honetan, RIEG ekimeneko parte-hartzaileak eta Latinoamerikako unibertsitateak elkartuko dira, bai eta proiektu hau ahalbidetu duten Bizkaiko erakunde eta enpresak ere, talentuaren, berrikuntzaren eta nazioarteko lankidetzaren alde egindako bi urteko elkarlanari balioa emanez. Testuinguru honetan, Deustuko Unibertsitateko errektoreak, Ekonomia Sustatzeko Foru Diputatuak eta gainerako agintariek parte hartuko dute.

Data eta ordua: azaroak 13, osteguna, 16:00etan

Lekua: Paraninfoa, Bilboko campusa

Anima zaitez! Eman izena hemen.

 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude