DBA Afterwork Madrilen Jasone Barrenarekin, CHANELen Group Marketing Managerrarekin
Urriaren 30ean, Deusto Business Alumnik DBA Afterwork bat egingo du Madrilen, Kutxabank finantza erakundearekin lankidetzan. Oraingoan, Jasone Barrena, CHANELeko Group Marketing Managerra eta Deusto Business Schoolen Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziaduna izango dugu. Luxuaren industriaren barruan marketinean eta retailean 12 urte baino gehiagoko esperientzia du, mundu mailako sektoreko talde liderren baitan (LVMH -Dior, Richemont - Cartier eta CHANEL). Barrenak merkatuaren, marken, bezeroaren eta zerbitzuaren bikaintasunaren ezagutza sakona eskuratzea lortu du, hain zorrotza eta etengabe aldatzen ari den ingurune batean.
DBA Afterwork-en, sektorean nola sartu zen, beharrezko gaitasunak zein diren eta aurre egin beharreko erronkak zein diren azalduko dizkigu, “Construir una carrera en el sector del lujo: competencias, retos y oportunidades” izenburupean.
Horri guztiari eta askoz gehiagori buruz hitz egingo digu DBA Afterwork-en, Madrilen, 19:30ean, Kutxabank eraikinean (Claudio Coello 123, 6. solairua – 28006 Madril). Koktel bat ere dastatuko dugu. Gure partner mediatiko Spendin aldizkariak emango du ekitaldiaren berri.
