Pertsonen Kudeaketako tailerra: zeren bila dabiltza gaur egun pertsonak?
Pertsonen kudeaketak une erabakigarria bizi du. Erakundeetako kideen itxaropenak aldatu egin dira: jada ez da nahikoa egonkortasuna eskaintzea, orain helburua, garapena eta inspirazio-iturri izango duten kultura bilatzen dute.
Testuinguru berri horri buruz hausnartzeko, Deusto Business Schoolek pertsonen kudeaketaren arloko profesionalentzako tailer esklusibo batera gonbidatzen zaitu. Gaur egun erakundeen etorkizuna definitzen duen galderaren inguruko esperientziak, erronkak eta jardunbide egokiak partekatuko ditugu:
Zeren bila dabiltza? Geratu ahal izateko ala garatu ahal izateko enpresen bila?
Horretarako, konpainietatik aldaketa hori bultzatzen ari diren profesionalen testigantza izango dugu:
- Deiane Madinabeitia, SAPA Placenciako Giza Baliabideetako zuzendaria.
- Marta Pérez Villoria, TESA Assa Abloy-ko Komunikazioko eta Pertsonen Garapeneko arduraduna.
- Andoni Armentia, Angulas de Aguinagako Pertsonen zuzendaria.
Saioa Mila Pérezek moderatuko du, Deustuko Unibertsitateko pertsonen zuzendaritza arloko irakasleak.
Data: azaroak 13, osteguna
Ordutegia: 9:30 - 12:30
Lekua: Deusto Business School Donostia (Aranzadi eraikineko 11 gela)
Gorde zure lekua
Informazio gehiago:
Erich Ibarrola
Helbide elektronikoa: erich.ibarrola@deusto.es
Tel.: 657 082 264
