Antzerki erakustaldia: “El fantasma de la casa”
Bilboko campuseko ikasle ohien antzerki konpainiak El fantasma de la casa antzeztuko du, pertsonek beren buruarekin eta ingurunearekin bakeak egiteko duten zailtasunari buruzko ekoizpen propioko testua. Emanaldia azaroaren 29an izango da, 19:00etan, Kontainer aretoan. Sarrerak aretoko leihatilan erosi ahal izango dira 10 euroren truke, toki guztiak bete arte.
