Kongresua: “Bazkidearen egoera sozietate kooperatiboan: diziplinarteko begirada”

Congreso:
2025/11/12
16:00 - 19:00
Garate aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 

Kooperatiba Ikaskuntzen Institutuak eta Kooperatiba Zuzenbideko Nazioarteko Elkarteak, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren laguntzarekin, Bazkidearen egoera sozietate kooperatiboan gaia aztertzeko kongresu bat antolatu dute Deustuko Unibertsitatean, 2025eko azaroaren 12an eta 13an, formatu hibridoan (aurrez aurre eta online). Kongresuak bazkideak kooperatiban duen egoera juridikoa aztertuko du, bazkidea bajan dagoenean edo bazkidearen erantzukizunari dagokionean. Gainera, ekintzailetzak eta kooperatibismoak bazkideei dagokienez dituzten erronkak landuko dira, bazkidearen egoeraren diziplinarteko begirada ahaztu gabe, zerga, administrazio edo lan ikuspegitik.

IZENA EMATEA

EGITARAUA

Antolatzailea: Deustuko Unibertsitateko Kooperatiba Ikaskuntzen Institutua eta Kooperatiba Zuzenbideko Nazioarteko Elkartea

Babeslea: Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila.

Laguntzailea: Zuzenbidearen Euskal Akademia

 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude